Duela bizpahiru aste Zumaiako arraun elkartea uzteko asmoa agertu bazuen ere, hausnarketa egin ondoren, jarraitzeko prest dagoela jakinarazi dio Xanti Zabaletak klubeko zuzendaritzari. Entrenatzaile lanetan osatu duen lehen denboraldian lortutako emaitzarekin oso pozik dago Zabaleta, baina lan karga handiegia iruditu eta lagatzekotan egon zen. Dirudienez, arraunlariek zeresan handia izan dute entrenatzailearen iritzi aldaketan, konfiantza osoa erakutsi eta jarraitzeko eskatu baitiote. Gaur iluntzean bilduko da zuzendaritza gaia aztertu eta ofizialki erabaki bat hartzeko.