Delorean zarauztarrek irekiko dute Zuzen-zuzenean musika zirkuitua. Ostiralean abiatuko da eta guztira 70 taldek baino gehiagok hartuko dute parte, gehienak Euskal Herrikoak. Deloreanekin batera, Mamba Beat eta Planetaleta taldeek eskainiko dute kontzertua etzi Bermeoko Kafe Antzokian. Urtarrilaren 7ra arte iraungo du zirkuituak.