Zarautzen bizi den Eneko Llanos triatleta gasteiztarra aste honetan bertan abiatuko da Hawaiira, bertako ironmana jokatzera. Iazko emaitzak hobetzea–zazpigarren sailkatu zen iazko txapelketan– izango da gasteiztarraren helburua Hawaiien. Hala adierazi zuen atzo Gasteizen egindako prentsaurrekoan.
Llanosek bigarren urtez jarraian eskuratu du berriki Mallorkako I Can txapelketa. Horrez gain, Texaseko Ironmana eta Marbellako I Can probatan nagusitu da, Zarautzko triatloian bigarren postua lortuz. Era berean, Eibisako 2003ko mundialean gailendu zen, eta sona handiko garaipenak eskuratu ditu bere ibilbidean: hirutan irabazi du Xterra mundiala (2003, 2004 eta 2009an) eta Hawaiko Ironmanean bigarren egin zuen.