Arantxa Urretabizkaiari Euskal Egile Gorenaren Saria emango diote larunbatean

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 28a

Mario Onaindiaren heriotzaren zortzigarren urteurren ekitaldien baitan, Arantxa Urretabizkaia idazleari Euskal Egile Gorenaren Saria emango diote. Politikari euskaldunaren izena daraman fundazioak emango dio, Urretabizkaiaren ibilbidearengatik eta mund...

Mario Onaindiaren heriotzaren zortzigarren urteurren ekitaldien baitan, Arantxa Urretabizkaia idazleari Euskal Egile Gorenaren Saria emango diote. Politikari euskaldunaren izena daraman fundazioak emango dio, Urretabizkaiaren ibilbidearengatik eta mundua ikusteko duen “modu kritikoagatik”. Larunbat eguerdian jasoko du saria. Aurrez, Felipe Juaristi idazle eta kazetariak Euskal kultura zaharraren erronka berria hitzaldia eskainiko du, Ramon Etxezarretak aurkeztuta. 12:00etan izango da hitzaldia.

Ostiralean, berriz, Gaizka Fernandez Soldevilla irakasleak Nacionalismo vasco radical y discriminacion etnica soladaldia gidatuko du, 19:30etik aurrera. Jose Luis dela Granja EHUko Historia Garaikideko katedradunak aurkeztuko du saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide