Alga biltzaileek ere ezbehar txiki bat izan dute Itzurunen

Baleike 2011ko irailaren 28a

Gaur goizean oldia biltzera joandako langileek estualdi txiki bat izan dute herengun ezkonberrien erreskatea gertatu zen leku berean. Bi bikote uretara sartu dira, sare banarekin, brankadaren parean pilatutako oldia ateratzeko asmoarekin. Sareak oldiz ...

oldiaGaur goizean oldia biltzera joandako langileek estualdi txiki bat izan dute herengun ezkonberrien erreskatea gertatu zen leku berean. Bi bikote uretara sartu dira, sare banarekin, brankadaren parean pilatutako oldia ateratzeko asmoarekin. Sareak oldiz bete dituztenean, bikoteetako bat ezinean gelditu da, aurrera egin ezinik. "Kanpotik ikusita, ez dirudi korronterik dagoenik, baina indar handiarekin tiratzen zigun", azaldu digu batek. Azkenean sarea eraman egin die itsasoak, eta langileetako bat ere haitzetara eraman du. Zorionez, inolako arazorik gabe atera da. Gero saiatu dira sarea berreskuratzen, baina haren arrastorik ez da agertu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide