Capoeira ikastaroak emango ditu Senzala elkarteak ume eta hasi berrientzat

Baleike 2011ko irailaren 28a

Senzala Euskadi taldeak capoeira ikastaroak eskainiko ditu Zumaian. Maila eta adin guztietarako, helduentzako nahiz bereziki haurrentzako egokitutako Capoeira klaseak dira hauek. Urrian hasi berriek capoeira probatzeko aukera izango dute lau saiotako i...

Senzala Euskadi taldeak capoeira ikastaroak eskainiko ditu Zumaian. Maila eta adin guztietarako, helduentzako nahiz bereziki haurrentzako egokitutako Capoeira klaseak dira hauek. Urrian hasi berriek capoeira probatzeko aukera izango dute lau saiotako ikastaroan, asteazkenero (19:00etatik 20:00etara, Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan). Haurrentzako saioak leku berean izango dira, bi egunetan banatuta: astlehenetan 7 eta 10 urte bitartekoak (19:00-20:00) eta asteazkenetan lau eta sei urte bitartekoak (18:00-19:00). Harremanetarako: Senzala Euskadi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide