Udan euskara ikasteagatik diru-laguntzak eska daitezke jada

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 27a

Udan euskaltegian euskara ikasten aritu diren zarauztarrek edota Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren batean parte hartu dutenek urriaren 6a bitarteko epea izango dute Udalean diru-laguntza eskatzeko. Eskaera egin ahal izateko ikastaroaren %80a jas...

Udan euskaltegian euskara ikasten aritu diren zarauztarrek edota Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren batean parte hartu dutenek urriaren 6a bitarteko epea izango dute Udalean diru-laguntza eskatzeko. Eskaera egin ahal izateko ikastaroaren %80a jasoa izan beharko dute eskatzaileek. Guztira, 2.400 euroko laguntza emango du Udalak.
Eskaera orria Herritarren Arreta Bulegoan edota Euskara Zerbitzuan izango dira eskuragarri. Behin beteta, aipatu lekuetan aurkeztu beharko da gaurtik aurrera. Horrez gain, nortasun agiriaren kopia bat, matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria, egoera bereziak egiaztatzeko agiriak (langabezia txartelaren fotokopia konpultsatua edo eskatzaileak egoera ekonomiko larria bizi duela adierazten duen Udaleko Zerbitzuen egiaztagiria, bestetak beste), xede beraekin eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko aitorpena, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
Diru-laguntzen oinarriak eta horren inguruko informazio osoa eskuratu nahi dutenek www.zarautz.org webgunea bisita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide