Madrilen eta Miamin bezalaxe, Oiana Blancok urrezko domina lortu du asteburuan Kazajstango Munduko Kopako proban, Almaty hirian. Podiumaren gorenera igotzeko, judoka oriotarrak Bibigul Baimuratova kazajstarrak, Suchika Tariyal indiarra, Lisa Kearney irlandarra eta y Nataliya Kondratyeva errusiarra hartu zituen mendean. Txapelketan aurkari gogorrenak falta baziren ere, Londreseko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu nahian dabiltzanen aurka nagusitu zen. Beraz, aurrerapauso bat gehiago eman du Blancok helburu olinpikora begira.