Immigrazio zerbitzuak, Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazioa helarazteko saioak antolatu ditu. Saiootan, legearen edukia azaltzeaz gain, atzerriko biztanleen gizarteratze prozesuan bere eragin praktikoa ere argituko dute. Horrez gain, Jaurlaritzako Biltzene zerbitzuko abokatu batek galderei erantzungo die. Bihar izango da bilera, Etxezabalan 19:00etan.
Saioak atzerritarrei,atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazio behar duten bertakoei zuzenduta daude.