Euskara ikasten aritu direnek urriaren 6ra bitartean egin dezakete diru-laguntza eskaera

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 26a

Udan euskaltegian euskara ikasten aritu diren zarauztarrek edota UEU Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren batean parte hartu dutenek urriaren 6a bitarteko epea izango dute Udalean diru-laguntza eskaera egiteko. Eskaera egin ahal izateko eskatzaileak ikastaroaren %80a jasoa izan beharko dute. Guztira, 2.400 euroko laguntza emango du Zarauzko Udalak.   Eskaera orria Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan edota Euskara Zerbitzuan izango dira eskuragarri. Behin beteta, aipatu lekuetan aurkeztu beharko da bihartik aurrera. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren kopia bat, matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria, egoera bereziak egiaztatzeko agiriak (langabezia txartelaren fotokopia konpultsatua edo eskatzaileak egoera ekonomiko larria bizi duela adierazten duen Udaleko Zerbitzuen egiaztagiria, bestetak beste), xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko aitorpena eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen oinarriak eta horren inguruko informazio osoa eskuratu nahi dutenek www.zarautz.org webgunea bisita dezakete.

Udan euskaltegian euskara ikasten aritu diren zarauztarrek edota UEU Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren batean parte hartu dutenek urriaren 6a bitarteko epea izango dute Udalean diru-laguntza eskaera egiteko. Eskaera egin ahal izateko eskatzaileak ikastaroaren %80a jasoa izan beharko dute. Guztira, 2.400 euroko laguntza emango du Zarauzko Udalak.

 

Eskaera orria Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan edota Euskara Zerbitzuan izango dira eskuragarri. Behin beteta, aipatu lekuetan aurkeztu beharko da bihartik aurrera. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren kopia bat, matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria, egoera bereziak egiaztatzeko agiriak (langabezia txartelaren fotokopia konpultsatua edo eskatzaileak egoera ekonomiko larria bizi duela adierazten duen Udaleko Zerbitzuen egiaztagiria, bestetak beste), xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko aitorpena eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dira.

Diru-laguntzen oinarriak eta horren inguruko informazio osoa eskuratu nahi dutenek www.zarautz.org webgunea bisita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide