Erreskatea Itzurunen

Baleike 2011ko irailaren 26a

Surflariek lau lagun atera dituzte uretatik gaur eguerdian Itzurunen. Ezkontzarako argazkiak ateratzen ari zen andregaia uretara sartu da, ezkontzako soineko eta guzti, eskuinaldeko brankadaren aurrealdean. Urak eramaten zuela ikusirik, senargaia sartu...

erreskateaSurflariek lau lagun atera dituzte uretatik gaur eguerdian Itzurunen. Ezkontzarako argazkiak ateratzen ari zen andregaia uretara sartu da, ezkontzako soineko eta guzti, eskuinaldeko brankadaren aurrealdean. Urak eramaten zuela ikusirik, senargaia sartu du ari laguntzea, baina bera ere eraman egin du. Hondartzako jendea ohartu du egoeraren larriaz, eta bi gizonezko sartu dira laguntzera. Baina haiek ere ezin izan diote korronteari aurre egin, eta laurak itsasoaren menpe gelditu dira, oso egoera arriskutsuan. Hondartzatik jendeak egindako oihu eta txistuekin konturatu dira gertatzen ari zenaz olatuetan zebiltzan surflariak. Dozena erdiren artean lortu dute laurak onik ateratzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide