Lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 26a

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Lehen Sorospenen Ikastarorako deialdia egin du. Urriaren 17tik aurrera eskainiko dute. Ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-birikak berpiz...

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Lehen Sorospenen Ikastarorako deialdia egin du. Urriaren 17tik aurrera eskainiko dute. Ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-birikak berpiztea, zaurien ardura, eta abar landuz.
Ikastaro hau ezinbestekoa da udan Uretako Sorosle izan nahi dutenentzat, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Era berean, biztanle guztiei zuzenduta dagoela nabarmendu dute. Izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria da.
Informazioa lortzeko edo izena emateko, posta elektronikoz egin liteke zarautz@cruzroja.es helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide