Surf txapelketa ikusgarria: sailkapenak eta argazki bilduma

Baleike 2011ko irailaren 26a

Ikusgarria izan da herriko surflariek asteburu osoan Itzurunen egin duten txapelketa. Olatuak eta eguraldia lagun, abilezia handia erakutsi dute taularekin zein bodyboardarekin, hondartzara bildutakoen gozamenerako. 50etik gora surflarik hartu ...

Ikusgarria izan da herriko surflariek asteburu osoan Itzurunen egin duten txapelketa. Olatuak eta eguraldia lagun, abilezia handia erakutsi dute taularekin zein bodyboardarekin, hondartzara bildutakoen gozamenerako. 50etik gora surflarik hartu dute parte txapelketaren X. ekitaldian, eta guztien artean Mikel Odriozola Txoko nabarmendu da Surf Open kategorian lortutako garaipenarekin. Bodyboardean, Andoni Izaga izan da onena. Txapelketa osoan oso gogoan izan dute hil berri den Aitor Huertos. Hemen dituzue txapelketako sailkapenak eta atzo arratsaldean jokatutako finaletako argazkiak: surf txapelketa 2011

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide