Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldaketa bozkatu dute Orioko Arraunketa Elkarteko kideek. Ostirean egin zuten ezohiko batzarra, eta zuzendaritzak karguak bazkideen utzi zituen. 417 bazkidek hartu zuten parte bileran, eta 181ek soilik onartu zuten konfiantza mozioa. 210ek kontra bozkatu zuten, 14k zuri bozkatu zuten, eta bi nulo izan ziren. Era berean, 10ek ez zuten botorik eman. Ondorioz, zuzendaritza berria aukeratu beharko du elkarteak, eta datak zehaztu dituzte.
Urriaren 21a izango da zuzendaritzarako taldeen hautagaitzak aurkezteko azken eguna. Bakarra aurkeztuz gero, hilaren 27an izendatuko dute, eta bestela, azaroaren 5ean egingo dituzte hauteskundeak.