ARGAZKIAK: Giro ederrean ari dira ospatzen Samielak Artadin

Baleike 2011ko irailaren 25a

Larunbatean eman zaie hasiera Artadiko Samiel jaiei, giro ederrean. Zezentxo eta pottokekin jolastera hamaika gaztetxo hurbildu dira, eta irudi politak eskaini dizkigute. Ondoren, herri kirolen txanda. Artadiko Harriaren X. Txapelketa Alexander...

Larunbatean eman zaie hasiera Artadiko Samiel jaiei, giro ederrean. Zezentxo eta pottokekin jolastera hamaika gaztetxo hurbildu dira, eta irudi politak eskaini dizkigute. Ondoren, herri kirolen txanda. Artadiko Harriaren X. Txapelketa Alexander Aramendik irabazi du, zortzi jasoaldirekin. Txingetan, berriz, Egoitz Lazkanok egin du bide luzeena: 9 plaza, bi metro eta 40 zentimetro. Sagardo dastatzearekin eta Naiara eta Eneritz trikitilariek alaitutako erromeriarekin amaitu da jaietako lehen eguna. Hemen dituzue harri-jasotze eta txingetako sailkapenak, eta arratsaldeak eman duenaren argazki bilduma: samielak2011.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide