Atzo eman zioten hasiera Itsasmendi auzoko San Miguel jaiei, gaur eta bihar ospakizunekin jarraitzeko. Goizean, haurrentzako pintura lehiaketa antolatu dute, eta ondoren, auzoko futbol eremuan jarri duten karpan zintzilikatu dituzte artelan guztiak, gerturatzen den orok ikus dezan. Eguerdian, toka txapelketan parte hartzeko aukera izan dute bizilagunek. Arratsaldean, apar jaialdia egingo dute, 17:30etik aurrera, eta 19:30etik aurrera, berriz, saiheski eta piper erreak dastatzeko aukera izango da, sagardoaz lagunduta. Gauean, azkenik, Trakets taldearekin dantzaldia eta zezen suzkoa aterako dute.
