Paella txapelketarekin ekin diote Orioko Gazte Festen bigarren egunari

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 24a

Gazte Festak atzoko piraten danborradarekin ireki ondoren, herriko gazteak plazan elkartu dira eguerdian jaiarekin jarraitzeko. Koadrilen arteko paella txapelketa jokoan, lagunartean ari dira sukaldari lanetan: tipula eta piperra txikitu, sutan gorritu, arroza bota, baita ura ere... Eta egiten ari diren bitartean, trago bat edo beste hartzen ari dira. Aurki, 14.00ak aldean, prestatutako paellak aurkeztuko ditu koadrila bakoitzak. Ondoren, herri bazkaria egingo dute plazan bertan prestatuko paellekin. Arratsaldean, tabernaz taberna poteatzen arituko dira, eta gauean kontzertu aukera zabal izango da herrian. Plazan, Can't Explain, Karrocerias Betoño eta AZ/DZ taldeak ariko dira. Gaztetxean, 03.00etan hasita, Humilitate eta Arrautz Ustelak taldeak ariko dira. Jardunaldia bukatzeko, karaokea izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide