Euskadiko Kayak Txapelketa Irekia jokatzen ari dira

Aritz Mutiozabal 2011ko irailaren 24a

Kayak modalitateko Euskadiko Txapelketa Irekia jokatzen ari dira Zarauzko hondartzan, Hondar Kayak elkartearen egoitza aurrean; sorosleen egoitzxa parean, alegia. Guztira, 50 kayista inguruk eman du izena proban, eta horien artean, euskal zirkuituko o...

Kayak modalitateko Euskadiko Txapelketa Irekia jokatzen ari dira Zarauzko hondartzan, Hondar Kayak elkartearen egoitza aurrean; sorosleen egoitzxa parean, alegia. Guztira, 50 kayista inguruk eman du izena proban, eta horien artean, euskal zirkuituko onenak; besteak beste, Edu Etxeberria, Urko Otxoa, Ainhoa Tolosa eta Garazi Iturralde. Goizean, 10:00ak aldean hasi dira kanporaketekin; hurrenez hurren, infantilak, kadeteak, open mailakoak eta emakumezkoak jokatuko dute. Arratsaldean, berriz, finaleko txandak jokatuko dituzte kategoria guztietan. Oraingoz, itsasoa zakar samarra dago eta marea gorantz doa, baina ziur parte-hartzaileek etekinik aterako diotela jardunaldiari.

IMG_8738 IMG_8744 IMG_8745 IMG_8725 IMG_8734 IMG_8736 IMG_8715 IMG_8723 IMG_8726 IMG_8736 IMG_8729 IMG_8730 IMG_8716

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide