Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Kilometroak 2011, Gipuzkoako Ikastolen Festa iritsi da. Aurten Azpeitian izango da jaia urriaren 2an eta azken urteetako ohiturari jarraituz, Orioko Herri Ikastolak hara joateko autobusak antolatu nahi ditu.
-
Irteera: 09:00etan autobus geltokian.
-
Prezioa: 8€ (16 urtetik beherakoak) eta 9€ (16 urtetik gorakoak).
-
Izen ematea: Irailaren 28a baino lehen, Ikastolako idazkaritzan edo Lore eta Uranga burdindegietan.
DBH 2. mailatik beherakoek, beraiekin arduratuko den nagusi baten izena eman beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek; DBH 3 eta 4. mailakoek, berriz, gurasoek sinatutako baimena eraman behar dute Ikastolara izena ematerakoan. Bestalde, esan dutenez, gutxieneko bidaiari kopurura iritsi ezean bertan behera utziko lukete autobus zerbitzua.