Ate irekiak egingo dituzte urriaren lehen astean Sahatsaga kiroldegian

Onintza Lete Arrieta 2011ko irailaren 23a

Getariako Sahatsaga kiroldegia Bpxport Kirol Zerbitzuak enpresak kudeatuko du urtebetez. Abuztuan irabazi zuen lehiaketa Lasarteko enpresak, eta herritarrak bertara erakartzeko hainbat ekimen jarri du martxan. Hala, urriaren lehen astean ate irekiak eg...

Getariako Sahatsaga kiroldegia Bpxport Kirol Zerbitzuak enpresak kudeatuko du urtebetez. Abuztuan irabazi zuen lehiaketa Lasarteko enpresak, eta herritarrak bertara erakartzeko hainbat ekimen jarri du martxan. Hala, urriaren lehen astean ate irekiak egingo dituzte. “Jarduerak probatzera edozeinek etorri ahal izango du”, adierazi dute enpresatik.

Horretaz gain, hainbat berrikuntza egin dute. Irailaren 30era arte, esaterako, abonatuek ez dute matrikularik ordaindu beharko. Bestetik, arratsaldeetan cycling ikastaro gehiago emango dituztela jakinarazi dute. Multifitnes eta Kenpo kai saioak ere antolatu dituzte, eta iazko Pilates eta 3. adinekoentzako saioak mantenduko dituzte.

Bpxport enpresak beste zazpi kiroldegi kudeatzen ditu, tartean Azpeitikoa, eta informazio gehiagorako webgune propioa du: www.bpxport.es. Getariarrentzako korreo elektronikoa ere badu harremanetarako: getaria@bpxport.es.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide