Zarauzko Bildu gobernuan denetik 100 egun pasatu dira. Orain arteko jardunari buruzko gogoeta egin du.Hala, ebgungo egoera ekonomikoa oso larria dela nabarmendu dute, “uste baino okerragoa”. Aurreko legealdiko gobernuari “bere ahalmenaren gainetik” jardun izana egotzi diote, “ekonomia modu oso larrian hipotekatzeraino”. Hala, 2010ean Udalaren zorra 23.533.165 eurokoa zela azaldu du, eta 2008tik 2009ra zor publikoa 11 milioi eurotik 21 milioira pasatu zela.
Horre aurrean, Bilduk gastu politikoa murriztu duela gogoratu du, “defizita murriztea eta ahal bezain laster defizitarekin amaitzea baita helburua”: “Aurreko gobernuarekin alderatuta, Bilduk %43 jaitsi ditu politikarien soldatak, urtean 322.531,55 euro aurreztuz”. Hala, 2012rako aurrekontu ahalik eta parte-hartzaile eta justuena prestatzen ari dira. Bestalde, urte hauetako “kudeaketa iluna” argitze aldera, urtea amaitu aurretik ikuskaritza abiaraziko dutela azaldu du.
Era berean, Giupzkoako Foru Aldundiarekin harremanak indartu eta herriko elkarte eta auzo batzordeekin bilera erronda abiarazi dutela nabarmendu du, “herriaren aktibo nagusia direlako”.
Hausnarketa osorik irakurtzeko: http://bildu.info/zarautz/2011/09/23/zarauzko-udal-gobernua-bilduren-esku-lehen-100-egunen-inguruko-hausnarketa/