Bihar eta etzi jokatuko da ZISKEk antolatutako Zumaiako Surf Txapelketa, Itzurunen. Txapelketa goiz eta arratsalde jokatuko da (bihar 9:00etan hasita), eta finalak igande arratsaldean izango dira, itsasgorarekin batera. Bodyboard eta surf modalitateak jokatuko dira, ondorengo kategorietan: surfean, maila irekia (open), beteranoak (master) eta taula luzea (long board); bodyboardean, 16 urtez azpikoak, maila irekia (open) eta drop knee.