Euskara ikastaroak izango dira urritik aurrera Orion

Karkara.eus 2011ko irailaren 23a

Hasiberrientzako eta alfabetatze mailako eskolak emango dituzte

Urrian hasi eta ekainera bitartean euskara eskolak emango dituzte Zarauzko AEK euskaltegiko irakasleek Orion, Herri Ikastolaren geletan. Ikasleek bi mailatan aritz...

Hasiberrientzako eta alfabetatze mailako eskolak emango dituzte

Urrian hasi eta ekainera bitartean euskara eskolak emango dituzte Zarauzko AEK euskaltegiko irakasleek Orion, Herri Ikastolaren geletan. Ikasleek bi mailatan aritzeko aukera izango dute: batetik, hasiberrientzako mailan, eta bestetik, Alfabetatze-EGA mailan.

Euskara eskolak astea  hiru egunetan izango dira, egun bakoitzean bina ordukoak. Ordutegia, berriz, oraindik zehaztu gabe dago.

Ikasturte osoko ikastaroaren prezioa 340,20 eurokoa da eta eskolen %80ra joaten dien ikasleei diru laguntzak emango dizkie Udalak.

Ikastaroetan izena emateko, Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar da. Udaletxeko bulegora jo edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 83 03 46, luzapenaren zenbakia: 8. Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, jo bertara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide