Ostalaritzako biharko greba deialdiarekin bat egingo du Zestoako Bainuetxeak

Zestoako Hitza 2011ko ira. 22a, 18:07

Zestoako Bainuetxeko langileek gaur greba egingo dute, lan hitzarmenaren alde eta «errespetua» eskatuz. Donostiako Zinemaldiaren baitan, Gipuzkoako ostalaritzako langileek grebara deitu dute bihar. Bainuetxeko langileek bat egin dute protestaldiarekin, eta gaur 08:30etik 10:30era elkarretaratzea egingo dute, bainuetxearen aurrean. Ondoren, Donostiara joango dira, hango elkarretaratzean parte hartzeko. 11:30ean dago deituta, Kursaal aurrean. Gaurko Gipuzkoa mailako ostalaritzako langileen protestaldia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutakoa da. Ostalaritzako langileen ordezkari sindikalek azaldu dutenez, iaz iraungi zitzaien lan hitzarmena, eta berria negoziatzen ari dira. «Gipuzkoako negoziazioaren zazpigarren bilera irail hasieran egin genuen, baina blokeoa agerian gelditu zen bertan», azaldu dute langileek. Patronalak ez dituela langileen proposamenak onartzen salatu dute: «Igandetako gehigarria, gaueko gehigarria hobetzea, jai egunak ordaintzea, soldatak KPIaren gainetik igotzea, eta abar.». Patronalaren azken proposamena, aurten KPIaren %50 igotzea; datorren urtean %75a igotzea, eta 2013an KPI adina igotzea dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek. Proposamen hori, «azken hamabost urteotan patronalak egindako proposamenik txarrena» izan dela ere salatu dute: «Probokazioa da». Egoera honen aurrean Gipuzkoako ostalaritzako langileen ordezkaritza osatzen duten lau sindikatuek bat egin dute, eta «protestaldia gogortzea» erabaki dute. « Ez zaigu beste biderik geltzen», esan dute gaurko deitutako greba deialdian. Ostalaritza alorrean ari diren langileek ez dutela tratu hori merezi esan dute: [...]

Zestoako Bainuetxeko langileek gaur greba egingo dute, lan hitzarmenaren alde eta «errespetua» eskatuz. Donostiako Zinemaldiaren baitan, Gipuzkoako ostalaritzako langileek grebara deitu dute bihar.
Bainuetxeko langileek bat egin dute protestaldiarekin, eta gaur 08:30etik 10:30era elkarretaratzea egingo dute, bainuetxearen aurrean. Ondoren, Donostiara joango dira, hango elkarretaratzean parte hartzeko. 11:30ean dago deituta, Kursaal aurrean. Gaurko Gipuzkoa mailako ostalaritzako langileen protestaldia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutakoa da.
Ostalaritzako langileen ordezkari sindikalek azaldu dutenez, iaz iraungi zitzaien lan hitzarmena, eta berria negoziatzen ari dira. «Gipuzkoako negoziazioaren zazpigarren bilera irail hasieran egin genuen, baina blokeoa agerian gelditu zen bertan», azaldu dute langileek.
Patronalak ez dituela langileen proposamenak onartzen salatu dute: «Igandetako gehigarria, gaueko gehigarria hobetzea, jai egunak ordaintzea, soldatak KPIaren gainetik igotzea, eta abar.». Patronalaren azken proposamena, aurten KPIaren %50 igotzea; datorren urtean %75a igotzea, eta 2013an KPI adina igotzea dela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek. Proposamen hori, «azken hamabost urteotan patronalak egindako proposamenik txarrena» izan dela ere salatu dute: «Probokazioa da».
Egoera honen aurrean Gipuzkoako ostalaritzako langileen ordezkaritza osatzen duten lau sindikatuek bat egin dute, eta «protestaldia gogortzea» erabaki dute. « Ez zaigu beste biderik geltzen», esan dute gaurko deitutako greba deialdian.
Ostalaritza alorrean ari diren langileek ez dutela tratu hori merezi esan dute: «Sektorea orokorrean ez dabil gaizki eta epe motz eta ertainerako etorkizun ona aurreikusten da». Hori dela eta,uste dute langileek «tratu hori» ez dutela merezi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide