Gazte festak izango dira asteburuan

Karkara.eus 2011ko irailaren 22a

Aurten ere publizitatea egiteko bideoak egin dituzte

Urtero bezala, iraileko azken asteburuan izango dira Orioko gazte festak. Ekitaldi ugari izango dira eta trafikoan aldaketak eragingo dituela adierazi dute Udaltzaingotik.

Honatx egitaraua:

Irailak...

Aurten ere publizitatea egiteko bideoak egin dituzte

Urtero bezala, iraileko azken asteburuan izango dira Orioko gazte festak. Ekitaldi ugari izango dira eta trafikoan aldaketak eragingo dituela adierazi dute Udaltzaingotik.

Honatx egitaraua:

Irailak 23, ostirala
21:30 Piraten tanborrada kalez kale
23:30 Kontzertuak plazan: Adabegi eta Mikel Hats

Irailak 24, larunbata
12:00 Paella txapelketaren hasiera
14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria
Bukatzean Girokeriak tabernaz taberna poteatu bitartean
23:00  Kontzertuak plazan: Can’t explain, Karrocerias Betoño eta AZ/DZ
03:00 Kontzertuak gaztetxean: Humilitate eta Arrautz Ustelak
Ondoren karaokea gaztetxean bertan

Irailak 25, igandea
07:00 Diana herriko gazte txarangarekin.
16:30 Baltsa-lasterketa gaztetxetik Herriko plazara
19:00 Kontzertua plazan: Brak

Trafiko aldaketa

Trafiko aldaketa betikoa izango da. Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, irailaren 23ko 19:00etatik aurrera irailaren 25eko 12:00ak arte.

• Moilan zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da: Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.

• Herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Promozio bideoak

Aurten ere herriko koadrilek gazte festetako ekintzen promozio bideoak egin dituzte. Hemen dituzue ikusteko moduan.


 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide