Irakurle taldea sortu dute Getarian, eta euskarazko liburuak izango ditu ardatz

Ane Olaizola 2011ko irailaren 22a

Liburu bat irakurri eta horren inguruko kontuak partekatzeko Katukale irakurle taldea martxan jarri nahi du Getariako Udaleko Kultura Sailak. Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak bultzatu du ekimena, eta irakurle taldearen bitartez inguruko irakurzaleak elkartzea, eta atzoko eta gaurko literaturara gerturatzea du helburu proiektuak. Taldearen nondik norakoak guztiz zehaztu gabe dituzte, besteak beste, izena emateko epea irekita dagoelako oraindik. Hilaren 29an amaituko da horretarako epea, eta orduan erabakiko dute taldeen egitura eta ordutegiak. Alberdi izango da taldeko dinamizatzailea. Hilean behin liburu bat irakurriko dutela adierazi du bertsolari eta idazleak. «Taldean elkartzen garenean liburuaren inguruan eztabaidatuko dugu, eta hainbat gaitan sakonduko dugu». Halaber, bi hilean behin idazle bat gonbidatuko dute saioetara. «Irakurketaren bi aldeak aztertzea da asmoa. Interesgarria da egilearen sortze prozesua ere ezagutzea. Hala, liburuaren erraiak azaleratzeko idazlea bera gonbidatuko dugu». Dinamizatzaileak adierazi du landuko dituzten liburuak euskaraz argitaratutakoak izango direla, ekimenaren beste helburua «euskaraz irakurtzeko ohitura» bultzatzea delako. «Euskarazko literatura eta itzulpenak landuko ditugu. Alde batetik, argitaratu berriak irakurriko ditugu, baina berriak ez direnak ere berreskuratuko ditugu». Katukale taldea «literaturaren ispilu» izan dadin, mota eta genero guztietako liburuak proposatuko ditu Alberdik. Izan ere, dinamizatzaileak jakinarazi du liburu zerrenda bat proposatuko duela berak, baina ondoren taldea osatzen duten guztien artean osatuko [...]

Liburu bat irakurri eta horren inguruko kontuak partekatzeko Katukale irakurle taldea martxan jarri nahi du Getariako Udaleko Kultura Sailak. Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak bultzatu du ekimena, eta irakurle taldearen bitartez inguruko irakurzaleak elkartzea, eta atzoko eta gaurko literaturara gerturatzea du helburu proiektuak.

Taldearen nondik norakoak guztiz zehaztu gabe dituzte, besteak beste, izena emateko epea
irekita dagoelako oraindik. Hilaren 29an amaituko da horretarako epea, eta orduan erabakiko dute taldeen egitura eta ordutegiak.

Alberdi izango da taldeko dinamizatzailea. Hilean behin liburu bat irakurriko dutela adierazi du bertsolari eta idazleak. «Taldean elkartzen garenean liburuaren inguruan eztabaidatuko dugu, eta hainbat gaitan sakonduko dugu». Halaber, bi hilean behin idazle bat gonbidatuko dute saioetara. «Irakurketaren bi aldeak aztertzea da asmoa. Interesgarria da egilearen sortze prozesua ere ezagutzea. Hala, liburuaren erraiak azaleratzeko idazlea bera gonbidatuko dugu».

Dinamizatzaileak adierazi du landuko dituzten liburuak euskaraz argitaratutakoak izango direla, ekimenaren beste helburua «euskaraz irakurtzeko ohitura» bultzatzea delako. «Euskarazko literatura eta itzulpenak landuko ditugu. Alde batetik, argitaratu berriak irakurriko ditugu, baina berriak ez direnak ere berreskuratuko ditugu».

Katukale taldea «literaturaren ispilu» izan dadin, mota eta genero guztietako liburuak proposatuko ditu Alberdik. Izan ere, dinamizatzaileak jakinarazi du liburu zerrenda bat proposatuko duela berak, baina ondoren taldea osatzen duten guztien artean osatuko dutela urtean zehar irakurriko dituzten liburuak.

Alberdiren ustez, «aberasgarria» da halako talde batean parte hartzea, aukera asko ematen diolako irakurleari: «Liburuaren inguruan bakoitzak bere ikuspuntua du, eta hori partekatzea oso interesgarria da. Gainera, halako taldeek irakurtzen ikasten laguntzen dute».

Irakurle taldeaz gain, 12 urtetik gorako gaztetxoentzako bertso eskola ere antolatu du Getariako Udalak. Aurreko urtean helduei zuzendutako taldea osatu zuten, eta orain gaztetxoengana nahi dute zuzendu. Haritz Estebanek zuzenduko du, eta urritik maiatzera eskainiko ditu eskolak. Irakurle taldean eta bertso eskolan parte hartzeko hilaren 29ra artean eman ahalko da izena, 943- 896024 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide