Catherine Deneuve aktorea Balentziaga Museoan izan da

Getariako Hitza 2011ko irailaren 22a

Catherine Deneuve aktoreak Cristobal Balentziaga Museoa bisitatu du gaur goizean, eta museoko arduradunek adierazi dutenez, Yves Saint Laurent moda diseinatzailea zenaren musak “liluraz” aztertu ditu getariarraren jantziak eta museoko areto...

Catherine Deneuve aktoreak Cristobal Balentziaga Museoa bisitatu du gaur goizean, eta museoko arduradunek adierazi dutenez, Yves Saint Laurent moda diseinatzailea zenaren musak “liluraz” aztertu ditu getariarraren jantziak eta museoko aretoak.

Aktorearen ustez, Balentziaga XX. mendeko nazioarteko diseinatzailerik “nagusienetarikoa” izan zen: “Ives Saint Laurent-i buruz dudan ezagutzan oinarrituta, esan dezaket honen lanarengan eragin handia izan zuela Balentziagak; duda izpirik gabe, Cristobal Balentziaga XX. mendeko diseñatzailerik garrantzitsuenetako bat izan zen”, adierazi du aktoreak.

Getariako museora joan aurretik, Donostiako Kutxa Aretoan Balentziagaren inguruan
zabaldu duten argazki erakusketa bisitatu du aktore frantsesak. Ondoren, Getarian, berriro museora itzuliko dela atortu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide