Ibilgailu klasikoen topaketa egingo dute igandean, ‘Zipri’-ren omenez

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 22a

Ibilgailu Klasikoen I. Topaketa egingo dute igandean. Iosu Aizarnazabal Zipri zarauztarraren omenez antolatu dute ekimena. Zipri iaz hil zen auto istripu baten ondorioz, Javier Uranga, Mikel Eizagirre eta Juanjo Urretabizkaia zarauztarrekin batera. Heriotzaren urteurrena gogoratzea izango da jajaldi bereziaren helburua. Guztira 25 auto klasikok hartuko dute parte topaketan, eta berezitasun bat izango dute: guztiak 1940. urtea baino lehenagokoak dira. 10:00etan bilduko dira gidariak Munoa Plazan, akreditazioak jasotzeko. 11:30ean auto karabana abiatuko dute, Zumaiarantz. Hala, kostako errepidean zehar erakutsiko dituzte auto ikusgarriak. Talaipe jatetxean egingo dute geldialdia, hamaiketakoa egiteko. Gero, Zarautzera bueltatuko dira, N-634 errepidetik. Herrian buelta bat eman ostean, Musika Plazan utziko dituzte autoak. Parte-hartzaileek Txiki Politen bazkalduko dute eta, bazkalostean, omenduaren senitartekoei oroigarria banatuko diete. Autozaleak soilik ez Festa, ordea, ez da autoen jabeentzat soilik izango. Bertaratzen diren guztiek, auto klasikoa izan edo ez, gozatu ahal izango dute ekimenaz. Eguerditik 16:30era bitartean ibilgailuak erakusgai izango dira Musika Plazan. Interesa dutenek, gainera, autoan paseo bat emateko aukera izango dute, 60 euroren truke. Bestalde, egun osoan zehar parte-hartzaileei garabi zerbitzua eskainiko zaie, doan. Egitaraua Auto klasikoen I. Topaketa 10:00. Auto gidariak Munoa plazan bilduko dira, akreditazioak hartzeko. 11:30. Auto karabana hasiko dute, Zumaiarantz N-634 errepidean zehar. Jarraian. Zumaiako Talaipe jatetxean hamaiketakoa [...]

Ibilgailu Klasikoen I. Topaketa egingo dute igandean. Iosu Aizarnazabal Zipri zarauztarraren omenez antolatu dute ekimena. Zipri iaz hil zen auto istripu baten ondorioz, Javier Uranga, Mikel Eizagirre eta Juanjo Urretabizkaia zarauztarrekin batera. Heriotzaren urteurrena gogoratzea izango da jajaldi bereziaren helburua.
Guztira 25 auto klasikok hartuko dute parte topaketan, eta berezitasun bat izango dute: guztiak 1940. urtea baino lehenagokoak dira. 10:00etan bilduko dira gidariak Munoa Plazan, akreditazioak jasotzeko. 11:30ean auto karabana abiatuko dute, Zumaiarantz. Hala, kostako errepidean zehar erakutsiko dituzte auto ikusgarriak. Talaipe jatetxean egingo dute geldialdia, hamaiketakoa egiteko. Gero, Zarautzera bueltatuko dira, N-634 errepidetik. Herrian buelta bat eman ostean, Musika Plazan utziko dituzte autoak. Parte-hartzaileek Txiki Politen bazkalduko dute eta, bazkalostean, omenduaren senitartekoei oroigarria banatuko diete.
Autozaleak soilik ez
Festa, ordea, ez da autoen jabeentzat soilik izango. Bertaratzen diren guztiek, auto klasikoa izan edo ez, gozatu ahal izango dute ekimenaz. Eguerditik 16:30era bitartean ibilgailuak erakusgai izango dira Musika Plazan. Interesa dutenek, gainera, autoan paseo bat emateko aukera izango dute, 60 euroren truke.
Bestalde, egun osoan zehar parte-hartzaileei garabi zerbitzua eskainiko zaie, doan.
Egitaraua
Auto klasikoen I. Topaketa
10:00. Auto gidariak Munoa plazan bilduko dira, akreditazioak hartzeko.
11:30. Auto karabana hasiko dute, Zumaiarantz N-634 errepidean zehar.
Jarraian. Zumaiako Talaipe jatetxean hamaiketakoa eskainiko diete parte-hartzaileei.
12:30. Auto karabana, Zarautzera, N-634 errepidean zehar.
Ondoren. Herrian zehar buelta bat emango dute. Jarraian, Aritzbatalde pilotalekuaren aurrean mokadutxoa eskainiko diete parte-hartzaileei.
Jarraian. Musika Plazara eramango dituzte autoak. Bertan utziko dituzte, 16:30era arte.
Ondoren. Bazkaria Txiki Polit jatetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide