Pilota denboraldia hastear dela eta, Zestoako Pilota Eskolak ordutegiak erabaki ditu. Benjamin mailatik helduen artekoak asteartetan eta ostegunetan, 17:30etik 19:00etara, dituzte entrenamenduak. Kadete mailakoak, berriz, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara, bilduko dira pilota entrenamenduak egiteko. Bestetik, aurreko denboraldian bezalaxe, benjamin aurrekoak larunbatetan dute hitzordua, 11:00etatik 12:00etara.