Arraun elkarteak ikastolako aretoan egingo du biharko batzarra

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 22a

Orioko Arraunketa Elkarteak biharko ezohiko batzarra lekuz aldatu du. Kultur etxean egin beharrean, Orioko Herri Ikastolako areto nagusian egingo dute bilkura. Lehenengo deialdia 18:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Elkarteak hainbat ohar plazaratu du, azken egunetan sortu diren «kezkak» diela-eta. Arraun taldeak jakinarazi du batzarra itxia izango dela. Beraz, hemezortzi urte baino gehiago dituzten bazkideak eta urteko bazkide-kuota ordainduta dutenak soilik joan ahal izango dute bertara. Ezohiko batzarrean Orioko Arraunketa Elkarteko zuzendaritzak bazkideen esku utziko ditu karguak. Konfiantza mozioa onartzen ez badute, hauteskundeak egingo dituzte zuzendaritza berria eratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide