Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako etenaldiaren ondoren, 'pintxo-pote' ekimena berriro indarrean izango da ostegunero, gaur hasi eta urte amaiera arte. Ostalariak pozik daude uda aurreko esperientziarekin eta ekimenari segida ematea erabaki dute. Taberna bakoitzak eskainitako pi...
Udako etenaldiaren ondoren, 'pintxo-pote' ekimena berriro indarrean izango da ostegunero, gaur hasi eta urte amaiera arte. Ostalariak pozik daude uda aurreko esperientziarekin eta ekimenari segida ematea erabaki dute. Taberna bakoitzak eskainitako pintxoa eta edatekoa 1,5 euroan jarriko dituzte salgai. Aurreko hamabi tabernei Hogarrekoa gehitu zaie. Gainera, Principe de Viana upategira bost lagunentzako bisita zozkatuko dute txartela hamabi tabernetako zigiluekin osatzen dutenen artean –Hogarrak oraingoz ez du zigilurik emango–. Txartelak turismo bulegoan utzi beharko dira zozketan parte hartzeko.