Mintzalagun programan izena emateko aukera zabaldu da

Baleike 2011ko irailaren 22a

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin, Zarauko Udal euskaltegiarekin eta Urola Kostako AEKrekin batera, Mintzalagun egitasmoa berriro ere martxan jarri du. Jakingo duzuen bezala, M...

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin, Zarauko Udal euskaltegiarekin eta Urola Kostako AEKrekin batera, Mintzalagun egitasmoa berriro ere martxan jarri du. Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 80 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide