Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra Ikastolan izango da

Karkara.eus 2011ko irailaren 21a

18 urtetik gorako bazkideak baino ezingo dira sartu eta bilera itxia izango da

Ostiralean, irailaren 23an Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra izango da 19:00etan, Ikastolako aretoan eta horren harira elkarteko presidente Joxe Kruz Expositok ha...

18 urtetik gorako bazkideak baino ezingo dira sartu eta bilera itxia izango da

Ostiralean, irailaren 23an Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra izango da 19:00etan, Ikastolako aretoan eta horren harira elkarteko presidente Joxe Kruz Expositok hainbat ohar jakinarazi nahi ditu:

  • Batzarra tokiz aldatu dute leku gehiago izateko, beraz, kultur etxean izan beharrean Ikastolako eraikin berriko areto nagusian izango da.
  • Batzarra, ateak itxita egingo da. Horretarako, bigarrengo deialdian, 19:00etan, atea itxiko dute.
  • 18 urtetik gorako bazkideak eta urteko bazkide-kuota eguneratua dutenek bakarrik izango dute sartzeko ahalmena, bozkatzeko eskubidea duten bakarrak, alegia.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide