‘Closlieu’ pintura tailerra antolatu du Getariako Udalak

Getariako Hitza 2011ko irailaren 21a

  Getariako Udaleko Kultura Sailak pintura ikastaroa antolatu du haur eta helduentzat. Arno Stern artista alemaniarrak birsortu zuen prozesua zer den ikasteko aukera izango da Closlieu margo-tailerrean. Sternek formulazio deritzon prozesua eta mugimendua «lasaitasunez» bizi izan zuen, tailerraren antolatzaileen arabera. «Asko eskatzen eta epaitzen den gizarte honetan, Closlieu tailerraren bidez egoera bakar eta berezi bat sortuko da; margoaren bidez, gizakiak bidaia bati ekin diezaioke, norbanakoaren eta taldearen denborak bat egiten duten eremura. Bertan, inork ez du epaituko, ezta eskatuko ere». Hala azaldu dituzte antolatzaileek Closlieu pintura tailerraren nondik norakoak. Haur eta helduentzat Bost eta 80 urte bitarteko pertsonek har dezakete parte. Eta, «posible balitz», euren artean loturarik ez duten pertsonak izan behar dute. Halaxe gomendatu dute antolatzaileek. Arno Sternen ikasle batek zuzenduko du Closlieu tailerra: Barbara Stammelek.Halaber, helduentzako beste ikastaro bat ere eskainiko dute. Manuel Fernandes izango da irakaslea kasu horretan. Izena ematen dutenen artean zortzi eta hamabi pertsona bitarteko taldeak osatuko dituzte, eta astean behin jasoko dituzte eskolak; 90 minutu inguru iraungo dute. Hilaren 29an, bilera Tailerrean izena emateko edota informazio gehiago lortzeko Getariako Udal Liburutegira edo udaletxera jo daiteke, hilaren 28ra bitartean. Irailaren 29an ikastaroa zehazteko bilera egingo dute, 20:00etan, Getariako liburu

 

Getariako Udaleko Kultura Sailak pintura ikastaroa antolatu du haur eta helduentzat. Arno Stern artista alemaniarrak birsortu zuen prozesua zer den ikasteko aukera izango da Closlieu margo-tailerrean.
Sternek formulazio deritzon prozesua eta mugimendua «lasaitasunez» bizi izan zuen, tailerraren antolatzaileen arabera. «Asko eskatzen eta epaitzen den gizarte honetan, Closlieu tailerraren bidez egoera bakar eta berezi bat sortuko da; margoaren bidez, gizakiak bidaia bati ekin diezaioke, norbanakoaren eta taldearen denborak bat egiten duten eremura. Bertan, inork ez du epaituko, ezta eskatuko ere». Hala azaldu dituzte antolatzaileek Closlieu pintura tailerraren nondik norakoak.
Haur eta helduentzat
Bost eta 80 urte bitarteko pertsonek har dezakete parte. Eta, «posible balitz», euren artean loturarik ez duten pertsonak izan behar dute. Halaxe gomendatu dute antolatzaileek.
Arno Sternen ikasle batek zuzenduko du Closlieu tailerra: Barbara Stammelek.Halaber, helduentzako beste ikastaro bat ere eskainiko dute. Manuel Fernandes izango da irakaslea kasu horretan. Izena ematen dutenen artean zortzi eta hamabi pertsona bitarteko taldeak osatuko dituzte, eta astean behin jasoko dituzte eskolak; 90 minutu inguru iraungo dute.
Hilaren 29an, bilera
Tailerrean izena emateko edota informazio gehiago lortzeko Getariako Udal Liburutegira edo udaletxera jo daiteke, hilaren 28ra bitartean. Irailaren 29an ikastaroa zehazteko bilera egingo dute, 20:00etan, Getariako liburu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide