Udal Gobernuaren lehenengo ehun egunetako balorazio egin du EAJ-PNV Udal Taldeak prentsaurrean. Hilabete gutxiren buruan Zumaiako Udalaren diru kontuak egoera larrian egongo direla aurreikusi dute, Zumaia Lantzenek daukan zorraren kargu egin beharko duelako –ia lau milioi euroko zorra du Zumaia Lantzenek–. "Aurreko urteetan, soberakinari esker estali dute zuloa, baina hori amaitu da eta orain gainera Zumaia Lantzenen egoera larriaren kargu egin beharko du Udalak". Horrez gain, frontoi berriarekin arazoak sortu direla jakinarazi dute, eta alkatearen kolaboratzaile lanpostua sortu izana kritikatu.