Penedos do Loboko mendi maratoia irabazi du Iñigo Saenz Arguedasek

Baleike 2011ko irailaren 21a

Iñigo Saenz korrikalari beteranoak beste mendi lasterketa bat irabazi du. Joan den igandean Galiziako Cabeza de Manzaneda eski estazioan jokatutako Penedos do Lobo mendi maratoian azkarrena izan zen beteranoen artean, eta sailkapen nagusian meritu h...

txolo-galizia

Iñigo Saenz korrikalari beteranoak beste mendi lasterketa bat irabazi du. Joan den igandean Galiziako Cabeza de Manzaneda eski estazioan jokatutako Penedos do Lobo mendi maratoian azkarrena izan zen beteranoen artean, eta sailkapen nagusian meritu handiko seigarren postua lortu zuen. 45 kilometroko ibilbidean, 3.000 metroko desnibela gainditu behar izan zuten. Lana osatzeko 4 ordu 23 minutu eta 18 segundo behar izan zituen Iñigo Saenzek. Emaitza honi esker, hamar onenen artean jarraitzen du Espainiako mendi maratoien zirkuituan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide