Koadrila Eguna antolatzeko bilera egingo dute bihar

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 20a

Koadrila Eguna antolatzeko bilera egingo dute bihar, 19:00etan  ZKE Zarautz Kirol Elkartearen egoitzan. Iaz hainbat herritarrek antolatu zituzten Koadrila Eguneko jardunaldiak, «festak herritik herriarentzat» izateko helburuarekin. Iazko arrakasta i...

Koadrila Eguna antolatzeko bilera egingo dute bihar, 19:00etan  ZKE Zarautz Kirol Elkartearen egoitzan. Iaz hainbat herritarrek antolatu zituzten Koadrila Eguneko jardunaldiak, «festak herritik herriarentzat» izateko helburuarekin. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere bide beretik jarraitzea erabaki dute antolatzaileek. Hala, herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte: «Herriak antolatutako festa izatea nahi dugu; benetako festa eta herriarentzat. Horregatik, bilera hauetara azaltzeko gonbita egiten diegu zarauztar guztiei, koadrila nahiz eragileei». Aurten urriaren 21eane ta 22an ospatuko da Koadrila Eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide