Herenegun Akoako VI. Bira lasterketa izan zen Zestoako Akoa auzoan, Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta. Aurten ere, Igon Manzisidor debarrak (30:09) irabazi du lasterketako txapela gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, Rakel Aperribai legazpiarra (37:30) izan da irabazlea. Euripean jokatu da aurtengo lasterketa. Irteera goizeko 10:30ean izan zen, eta euria ari zuen goi eta behe. Hala ere, ikusleek ez zuten hutsik egin Akoako lasterketaren ibilbidean.
Igon Manzisidorrek Akoako Birako podiuma ondo ezagutzen du, Akoako lasterketan askotan izan delako nagusi.
Herenegun, gizonezkoetan 89 lasterkarik bukatu zuten ibilbidea, eta emakumezkoetan 22 izan ziren helmugaratu zirenak.
Behin lasterketa bukatuta, parte-hartzaileen artean Akoa auzoan bertan ekoiztutako hainbat produktu zozkatu zituzten. Horrez gain, lasterketako partaideentzako eta kirol proba ikustera joandako guztientzako hamaiketakoa izan zen, Akoako auzotarrek antolatuta.
Segidan, azken urteetan ohi bezala, akoarren arteko asto lasterketa jokatu zen. Eta euriak ez zuen zapuztu eguna.
Sailkapena
GIZONAK
1. Igon Manzisidor (Deba) 30:09
2. Josu Arregi (Azpeitia) 31:29
3. J. Ramon Orbegozo (Zarautz) 31:46
4. Igor Etxeberria (Zarautz) 32:28
5. Xabier Garate (Zarautz) 32:46
EMAKUMEAK
1. Rakel Aperribai (Legazpi) 37:30
2. Eva Pelaez (Andoain) 37:32
3. Sonia Albarez (Zumaia) 40:00
4. Alazne Irureta (Aizarnazabal) 40:21
5. Josune Unanue (Azpeitia) 40:56
* Akoako Birako sailkapen osoa www.herrikrossa.com webgunean ikusi daiteke.