Itsaso Legorburu ostiralean epaituko dute, Parisen

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 20a

Itsaso Legorburu, Orion bizi zen gasteiztarra, datorren ostiralean epaituko dute, Parisen. Legorburu Fleuryko (Frantzia) espetxean dago preso, 2009. urtetik, ETAko kide izatea leporatuta. Urte horretako apirilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Orioko bizilaguna, Frantzia erdialdean dagoen Mezieres-En-Brenne herrian. Orduan, Legorburuk eta honekin zihoan beste pertsona batek auto bat lapurtzeko asmoa zutela adierazi zuen Terrorismoaren Aurkako Frantziako Poliziak. Hasiera batean ihes egitea lortu zuten biek, baina autoarekin istripua izan ondoren Legorburu atxilotu egin zuten, eta besteak alde egin zuen. Hurrengo egunetan Parisera eraman zuten Legorburu, epailearen aurrean deklaratu ostean espetxean sartu zuten. Epaiketara joateko autobusak irtengo du Zarauztik, ostiral goizaldean. Hala, Legorbururen epaiketara joateko 639-23 58 51 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide