Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela-eta, gida kaleratu du Sanz Enea liburutegiak

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 20a

Bihar Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela-eta, Sanz Enea liburutegiak gaixotasunaren inguruko gida kaleratu du. Bertan, haurrei zein helduei zuzenduriko argitalpenak aurki daitezke. Interesa dutenek eskuragarri dute gida osatua liburutegian bertan. Gurutz Linazasororen Eguneroko zientzia liburua jaso zutenean otu zitzaien liburutegiko langileei Alzheimerraren inguruko gida osatzea. «Liburutegian dugun materialarekin gida osatu dugu», nabarmendu du Sanz Eneako langile Gema Garrastazuk. Hala, erabiltzaileak «tentatzeko» asmoarekin jarri dituzte lanok apalategian: «Halako gidak begibistan jarriz gero, jendea tentazioan erortzen da, eta liburu gehiago mailegatzen ditu». Bestalde, halako gidekin «gaurkotasuna eman» nahi izan diote liburutegiari. «Liburutegia ez da biltegi hutsa. Gaurkotasunarekin lotutako gaien inguruko edukiak eskaintzen dizkiegu irakurleei», nabarmendu du Garrastazuk. Hala, Alzheimerraren Eguna aitzakiatzat hartuta osatu dute gida. Bertan, haurrei zuzenduriko ipuinak aurki daitezke, baita helduentzako edukiak ere. Kasu horretan, eleberriak zein saiakerak bildu dituzte:«Fikziozko kontaketez gain, gaixotasunaren nondik norakoak azaltzen dituzten lanak gehitu dizkiogu helduen sailari». Era berean, gaiarekin lotura duten hainbat film ere eskuragarri dago liburutegian. Zinemaldiaren gida Arduradunek zinemaldiaren inguruko gida ere osatu dute: «Aurten Zinemaldian zinema beltzaren inguruko saila dago. Guk alor horretako zinemaren inguruko material asko dugu». Genero horretako garai eta estilo askotako filmekin zinema gida osatu, eta herritarren eskura jarri dute. Edukiak ALZHEIMERRAREN GIDA Haur liburutegian. Amonak alzhei…zer? ; Abuelita, [...]

Bihar Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela-eta, Sanz Enea liburutegiak gaixotasunaren inguruko gida kaleratu du. Bertan, haurrei zein helduei zuzenduriko argitalpenak aurki daitezke. Interesa dutenek eskuragarri dute gida osatua liburutegian bertan.
Gurutz Linazasororen Eguneroko zientzia liburua jaso zutenean otu zitzaien liburutegiko langileei Alzheimerraren inguruko gida osatzea. «Liburutegian dugun materialarekin gida osatu dugu», nabarmendu du Sanz Eneako langile Gema Garrastazuk. Hala, erabiltzaileak «tentatzeko» asmoarekin jarri dituzte lanok apalategian: «Halako gidak begibistan jarriz gero, jendea tentazioan erortzen da, eta liburu gehiago mailegatzen ditu».
Bestalde, halako gidekin «gaurkotasuna eman» nahi izan diote liburutegiari. «Liburutegia ez da biltegi hutsa. Gaurkotasunarekin lotutako gaien inguruko edukiak eskaintzen dizkiegu irakurleei», nabarmendu du Garrastazuk. Hala, Alzheimerraren Eguna aitzakiatzat hartuta osatu dute gida. Bertan, haurrei zuzenduriko ipuinak aurki daitezke, baita helduentzako edukiak ere. Kasu horretan, eleberriak zein saiakerak bildu dituzte:«Fikziozko kontaketez gain, gaixotasunaren nondik norakoak azaltzen dituzten lanak gehitu dizkiogu helduen sailari». Era berean, gaiarekin lotura duten hainbat film ere eskuragarri dago liburutegian.
Zinemaldiaren gida
Arduradunek zinemaldiaren inguruko gida ere osatu dute: «Aurten Zinemaldian zinema beltzaren inguruko saila dago. Guk alor horretako zinemaren inguruko material asko dugu». Genero horretako garai eta estilo askotako filmekin zinema gida osatu, eta herritarren eskura jarri dute.
Edukiak
ALZHEIMERRAREN GIDA
Haur liburutegian. Amonak alzhei…zer? ; Abuelita, ¿te acuerdas? ; Los despistes de Matias; Ni ni niaz= yo soy yo; Malanjel pirata eta Amona basoan galdu zenekoa.

Helduen liburutegian. Liburuak: Etxeko hautsa; Amaren eskua; Las amapolas del olvido; Entre brumas; Alzheimer motako dementzia: zer da eta zer egin?; Alzheimer gaitzaren aurrean ez zaude bakarrik; Ciencia diaria; En casa tenemos un enfermo de Alzheimer; Manual de formacion para cuidadores y para familiares de pacientes de Alzheimer; Adineko ezinduak zaintzen dituzten senitartekoen laguntza taldeak. Filmak: La caja de Pandora; El hijo de la novia. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean: Bicicleta, cuchara, manzana; ¿Y tu quien eres?; Lejos de ella; El diario de Noa eta Iris.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide