Aritz Aranburuk irabazi du Pantin Classic Pro Surf Txapelketa

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 20a

Aritz Aranburu zarauztarrak irabazi du Cabreiroa Pantin Classic Pro Surf Txapelketa. Igandean jokatu zuten bost izarreko probaren finala, eta zarauztarra gailendu zen Santiago Muñiz argentinarraren aurkako norgehiagokan. Baldintzak aldekoak ez baziren...

Aritz Aranburu zarauztarrak irabazi du Cabreiroa Pantin Classic Pro Surf Txapelketa. Igandean jokatu zuten bost izarreko probaren finala, eta zarauztarra gailendu zen Santiago Muñiz argentinarraren aurkako norgehiagokan. Baldintzak aldekoak ez baziren ere, zarauztarrak olatuei probetxua ateratzen jakin zuen. «Hasieran eskuineko piko-ra hurbiltzen saiatu nintzen, baina korronte gogorra zegoela ohartu nintzen. Hori dela eta, erdialdera joan nintzen, eta baldintzak hobeak zirela konturatu nintzen. Arraun asko egin behar izan dut eta azkenerako indarrik gabe geratu naiz», nabarmendu zuen surflari gazteak uretatik atera bezain pronto.
Lehenengo postuan sailkatzeaz gain, txapelketako olaturik onena (9,17 puntukoa) hartzea lortu zuen Aranburuk. Era berean, txanda batean lortutako puntuazio altuena jaso zuen.Garaipen horri esker, zarauztarrak 2.000 puntu eskuratu ditu ASP zirkuituaren sailkapenerako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide