Urtero bezela, jakingo dezue Iraileko azken igandean Zumaiakoek Ernio aldera jotzen degula. Aurtengoan ere ezin galdu ohitura zahar hori eta hona hemen prestatu degun plana. Irteera goizeko 7:30ean betiko lekutik (Autobus geltokia, Garoan aurrean) handik Andazarratera eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diogu; hamaiketakoa egin ondoren Trintxerara jaitsi eta etxera. Izen ematea, eta ibilbide honetarako bakarrik, ez da goiko estankoan izango, itxita baitago; Indamendiko telefonora deitu behar da (680615648) ostirala baino lehen. Prezioak: 6€ helduak eta 4€ umeak.