Eider Unanue Espainiako txapeldunorde taldekako jazarpenean

Baleike 2011ko irailaren 20a

Eider Unanue zumaiarra Espainiako txapeldunorde gelditu da pistan, taldekako jazarpenean. Euskadiko koloreak defendituz zilarrezko dominaren jabe egin zen atzo Tafallan jokatutako Espainiako Txapelketan. Urrea Kataluniako selekzioak irabazi du, zilarra...

Eider Unanue zumaiarra Espainiako txapeldunorde gelditu da pistan, taldekako jazarpenean. Euskadiko koloreak defendituz zilarrezko dominaren jabe egin zen atzo Tafallan jokatutako Espainiako Txapelketan. Urrea Kataluniako selekzioak irabazi du, zilarra Euskadik eta brontzea Valentziak. Euskadiko selekzioa, Eider Unanuez gain, Ane Iriarte gipuzkoarrak eta Ziortza Isasi bizkaitarrak osatu dute. Eider Unanuek lan ona egin du Espainiako pistako txapelketetan, kontuan izan behar da lehen urtea duela kadete mailan eta aste honetan gainera anginak direla eta gaixorik izan dela. Zorionak Zumaiako Txirrindulari Elkartaren partetik Eider Unanueri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide