Ostiralean egin zuten azken kontzertu-afaria Getariako Balentziaga museoan. Single taldea izan zen gauari soinu banda jarri ziona, eta 260 lagun jarri zituen dantzan, goizaldera arte. Horren aurretik, gainera, Cristobal Balentziagaren lanak ikusi ahal izan zituzten, modu librean.
Teresa Iturriozek eta Ibon Errazkinek osatzen dute Single bikotea; Le Mans taldean ibilitakoak dira biak ala biak.
Balentziaga museoko arduradunek “arrakastatsutzat” jo dute ekimena, aurreko beste saioen bide beretik.
