Gerri Gorrak, Ene Xabiertxo eta Waza Wiziak taldeak irabazle batel estropadan

Baleike 2011ko irailaren 17a

Gerri gorrak taldeak irabazi du aurten Batel Estropada. Argazkia: Gorka Zabaleta

Eguraldiak batere lagundu ez duen arren, aurten ere parte hartze handia izan du batel estropadak. Lehian izan diren 54 taldeetatik, Gerri gorrak (mutilen artean),...

batelak-141
Gerri gorrak taldeak irabazi du aurten Batel Estropada. Argazkia: Gorka Zabaleta

Eguraldiak batere lagundu ez duen arren, aurten ere parte hartze handia izan du batel estropadak. Lehian izan diren 54 taldeetatik, Gerri gorrak (mutilen artean), Ene Xabiertxo (nesken artean) eta Waza Wiziak (gaztetxoen artean) izan dira gaurko irabazleak. Arratsaldeko eguraldi gaiztoa ikusita, bazirudien goizeko saioan denborarik onena egin duen Kresala Afaldarrak B taldeak eraman zezakeela bandera, baina euriak eta haizeak jarritako oztopoak gainditu ditu Gerri gorrak taldeak, saio bikaina eginez. Nesken artean, Ene Xabiertxo taldeak maila ona erakutsi du, eta opari ederra egin diote Salamancara ikastera doan Xabier lagunari. Eta gaztetxoen arteko finalean, itxura polita eman dute Waza Wiziak eta Ezetz Azkenak taldeek. Goizean gaztetzoek jokatu duten kanporaketan Ezetz Azkenak taldeak denbora hobea egin duen arren, arratsaldeko finalean Waza Wiziak koadrila nagusitu da. Hemen dituzue sailkapenak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide