Zarautzen atera dute urteko lehenengo muztioa

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 17a

Zaurautzen Mahats bilketaren XII. Jaia ospatu dute eugerdian, eta euria gogotik egin badu ere, herritar ugari bildu dira lehenengo muztioaren aurkezpena ikustera. Jatorrizko izendapena osatzen dute upeltegi guztietako mahatsa prentsatu dute herriko bi haurrek, eta horiekin lehenengo muztioa atera dute, herritarren txaloartean. Gaurkoan emakumezkoen Getaria-Tolosa arraun taldea eta Pello Zabala omendu dituzte. Arraunlariak "urte zoragarria" egin dutelako omendu dituzte; Pello Zabalari, berriz, egindako lana aitortu diote, "mahasti zaleentzat eguraldiak berebiziko garrantzia duelako". Hala, ateratako muztioarekin topa egin dute, eta Iratzarri dantza taldeak Txakolin dantza taularatu dute. Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariak ere aritu dira taula gainean kantuan. Festari jarraipena emanez bertan bildu diren herritarrek txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izan dute, eta Iratzarri dantza taldeak eta txistulariek kaleak girotu dituzte, eguraldi txarrari aurre eginez. Arratsaldean, IV. Ardi txakur txapelketa egingo dute Kortazar zelaian, eta 18:30ean Agirre taldeak kontzertua eskainiko du.          

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide