Txirrindulari txikiak Mugikortasun Astearekin bat

Aritz Mutiozabal 2011ko irailaren 17a

Zarauzko Mugikortasun Astean, XIII. Txirrindulari Txiki Eguna ospatzen ari dira. Oraintsu eman diote hasiera ekitaldiari, 10:00ak pasatxo zirela atera baitira Lizardi Institutuko patiotik, eta herriko bidegorri saretik herriari bira eman ondoren, Iger...

Zarauzko Mugikortasun Astean, XIII. Txirrindulari Txiki Eguna ospatzen ari dira. Oraintsu eman diote hasiera ekitaldiari, 10:00ak pasatxo zirela atera baitira Lizardi Institutuko patiotik, eta herriko bidegorri saretik herriari bira eman ondoren, Igerain plazan helmugaratuko dira. 5 eta 14 urte bitarteko hainbat neska-mutil irten dira kalera euren bizikletekin; txikienak gurasoen laguntzarekin. Zarauzko Zikloturismo Elkarteko kideek gidatuta, bi ibilbide antolatu dituzte: 5-8 urte bitartekoek ibilbide laburra egiten ari dira eta 9-14 urte bitartekoek, berriz, ibilbide luzea. Proba hau ez da lasterketa bat, eta bukaeran hamaiketakoa banatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Era berean, probako elastiko gorria jaso dute bizikletarekin ibilbidea animatu direnei, eta horien guztien artean mendiko bi bizikleta zozkatuko dute Igerainen bertan.

IMG_8663 IMG_8668 IMG_8669 IMG_8670 IMG_8671 IMG_8672 IMG_8673 IMG_8674 IMG_8675 IMG_8676 IMG_8677 IMG_8678 IMG_8679 IMG_8680

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide