Hasi berri den ikasturte berrirako psikomotrizitate eta karate ikastaroak antolatu ditu Zestoako Ekain Guraso Elkarteak.
Karateko ikastaroa bost urtetik seigarren maila bitarteko haurrentzako izango da. Honi buruzko informazioa irailaren 19an (astelehena), 18:30ean, Kultur Etxean antoltu duten bileran emango dute.
Bigarren ikastaroa psikomotrizitatea da. Saio hauek 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzako izango dira. Ikastaroaz informatzeko bilera irailaren 20an (asteartea), 17:00etan, Kultur Etxean da. Psikomotrizitateko saioetan izena emateko irailaren 19tik 23ra bitartean 688 628043 (Ion Pui) telefono zenbakira deitu behar da.