Martxan dira berriz ere literatur solasaldiak

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 16a

Martxan dira berriz ere Sanz Enea liburutegiak antolatzen dituen literatur solasaldiak. Hurrengo saioa hilaren 28an izango da, asteazkena. Bertan Inazio Mujikaren Gerezi denbora izango da hizpide. Ohi bezala, Ane Mayozek zuzenduko du solasaldia, 18:30e...

Martxan dira berriz ere Sanz Enea liburutegiak antolatzen dituen literatur solasaldiak. Hurrengo saioa hilaren 28an izango da, asteazkena. Bertan Inazio Mujikaren Gerezi denbora izango da hizpide. Ohi bezala, Ane Mayozek zuzenduko du solasaldia, 18:30etik 20:00etara. Egilearen eta liburuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak ondoko webgunea bisita dezake: http://www.kulturazarautz.org/kulturazarautz/.

Urte amaiera bitarteko saioak:

-Hies betea, Andu Lertxundi. 2011/10/26
-Koaderno gorria. A. Urretabizkaia. 2011/12/23

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide