Beren ikastetxeetan Gazte Informazio Bulegoko antena izan nahi dutenek astelehenetik aurrera egin dezakete eskaera. Banaka edota bikoteka eska daitezke beka horiek. Beka eskuratzen dutenek 400 euro jasoko dituzte ikasturteko. Ikastetxe bakoitzeko beka bakarra emango da. Deialdia DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago. Interesa dutenek Gazte Informazio Bulegora bertaratu beharko dute, 16:00-20:00 bitartean. Urriaren 7a izango da eskaera egiteko azken eguna.